Skip to content

Ibilbide pedagogikoa

Itsaslaminak – Sirenak – Sirènes programak eskaintzen duen ibilbide pedagogikoak lau etapa ditu:

1. etapa: lehen saio koreografikoa

Ingurumen-hezitzaile batek programa eta ingurumen-arazoak aurkeztuko dizkie ikasleei, eta dantza-tailerraren sarrera labur bat egingo du.
· Jone Aguirre Malandain Ballet Biarritz taldeko kideak dantzarekin lehen kontaktua eskainiko die ikasleei, zenbait itsas animaliaren mugimenduan oinarrituta.
· Jarduera hori, ingurumen-hezitzailearen sarrera izan ezik, gaztelaniaz egingo da, ikastetxe parte-hartzailearen hizkuntza-eredua edozein dela ere. Mugaz gaindiko proiektua denez, koreografoak jatorri frantsesa du eta jarduera gaztelaniaz bakarrik egin dezake.
· Lekua: ikastetxe bakoitzean, egokitutako gela batean, gimnasioan edo espazio irekian.
· Iraupena: 2 ordu.

2. etapa: dantza ikuskizuna

· Biarritzeko, Donostiako eta Iruñeko talde guztiak Malandain Balletaren Itsaslaminak ikuskizunean izango dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Lanak modu original eta artistikoan planteatzen du itsasoetako plastikoen bidezko kutsaduraren gaia. Lana amaitzean, solasaldia egingo da balletaren konpainiako kideekin.
· Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokian (ikasleen garraioa programaren kontura doa; ikastetxeak ez du gasturik ordaindu behar).
· Iraupena: obrak 40 minutu irauten du, eta horri solasaldia gehitu behar zaio (ordubete inguru guztira, joan-etorriak kontuan hartu gabe).

3. etapa: bigarren saio koreografikoa

· Itsaslaminak ikuskizunaz eta dantzariekin izandako solasaldiaz gozatu ondoren, Malandain Ballet Biarritzeko kide batek saio praktiko bat zuzenduko du ikastetxean, dantzaren bidez obrako koreografia esanguratsuenetako batzuetan sakonduz.
· Lekua: Ikastetxe bakoitzean, egokitutako gela batean, gimnasioan edo espazio irekian.
· Iraupena: 2 ordu.

4. etapa: unitate didaktikoa

· Parte hartzen duten ikastetxeek unitate didaktiko bat izango dute ikasgelan ingurumen-alderdiak lantzeko (plastikoa, kontsumoa, hondakinak, kutsadura, ohitura onak, etab.).
· Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Plastikoa eta ozeanoak unitate didaktikoa deskargatu
· Lekua: Ikastetxe bakoitzean.
· Data: Materiala ikastetxeen eskura egongo da jarduerak 2019ko urtarriletik aurrera egin ahal izateko.
Deskargatu “Plastikoa eta ozeanoak” unitate didaktikoa Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat